Nik ere euskaraz

lunes, 30 de abril de 2012

Eskola 2.0


Eskola 2.0 proiektua teorian oso interesgarria den arren, nire ustez gaur egun ez da ondo aurrera eramaten den proiektu bat.

Irakasleei egindako inkesta, Shanken artikulua eta Manuel Rivesen bideoaren inguruko gogoetak

Manuel Rivesek eta Shankek dioten bezala, azken urte hauetan hezkuntza sailak teknologia berriaz horitu ditu ikastetxeak, baina metodologiari dagokionez ez da aldaketarik egin, ez da berrikuntza pedagogikorik eman. Inkestan argi eta garbi ikusten da teknologia berria izan arren gaur egun gehien erabiltzen jarraitzen den materiala textu liburuak direla. Teknologia berriak lehen ere erabiltzen zenerako erabiltzen jarraitzen da: internet bidez informazioa bilatzeko, on-line ariketak egiteko, textu prozesatzaileetan idazteko…

"Aprendizaje invisible"

Cristóbal Cobo Romaní

Harrituta gelditu naiz Cristobal Cobok egindako “Aprendizaje invisible” izeneko aurkezpena ikusi dudanean. Aurretik ere ikusia nuen, baina gaur lasaiago ikusteko aukera izan dut eta hasieran esan  bezala harrigarria izan da.