Nik ere euskaraz

lunes, 30 de abril de 2012

Eskola 2.0


Eskola 2.0 proiektua teorian oso interesgarria den arren, nire ustez gaur egun ez da ondo aurrera eramaten den proiektu bat.

Nik ikastola bateko administrazioan lan egiten dut, gaur egun, eta konturatzen naiz Eskola 2.0ko materiala dagoen geletan LHko 6. mailan eta DBHko 1. mailan irakasle direnak ez dutela formakuntza nahikoa proiektu hau aurrera eramateko.

Gainera, ikasle bakoitzak bere ordenagailua izan arren (bi maila hauetan), ordenagailu honi ez zaio behar besteko erabilera ematen. Betiko liburuak izaten jarraitzen dute eta ez dago liburu digitalen erabilerarik, hau da, liburuak erosteak familia bakoitzari suposatzen dion diru irteera ez da ekiditen.

Amaitzeko aipatu, nire ustez, proiektu honek ez duela zentzu askorik irakasleek ez badute formakuntzarik jasotzen eta ez bada liburu eta material didaktiko digitalen erabilera bultzatzen. Shank-ek bere artikuluan argi usten duen bezala "es la misma basura pero en diferente sitio".

No hay comentarios:

Publicar un comentario