Nik ere euskaraz

lunes, 30 de abril de 2012

Irakasleei egindako inkesta, Shanken artikulua eta Manuel Rivesen bideoaren inguruko gogoetak

Manuel Rivesek eta Shankek dioten bezala, azken urte hauetan hezkuntza sailak teknologia berriaz horitu ditu ikastetxeak, baina metodologiari dagokionez ez da aldaketarik egin, ez da berrikuntza pedagogikorik eman. Inkestan argi eta garbi ikusten da teknologia berria izan arren gaur egun gehien erabiltzen jarraitzen den materiala textu liburuak direla. Teknologia berriak lehen ere erabiltzen zenerako erabiltzen jarraitzen da: internet bidez informazioa bilatzeko, on-line ariketak egiteko, textu prozesatzaileetan idazteko…

Gainera, irakasleen ustez teknologia gehiagoren beharra dago, hau ez dagoelako ikasle guztien eskura. IKTen koordinatzaile baten beharra ere ikusten dute eta formazioa dutela onartu arren, gehiago behar dutela onartzen dute.

IKTen erabilera urriaren aurrean Rivesek esaten duen moduan hezkuntzan aldaketa baten inguruko gogoeta egitea beharrezkoa da. Shank berriz, aratago doa, elkarrizketako momentu batean eskolak desagertu behar direla esaten baitu, bertan betiko ikasgaiak irakasten direlako baina ez bizitzarako beharrezko diren gaiak.

Shankek uste du irakasleak klase magistrala eman eta ikasleak azterketak eginez, ikasleek ez dutela ikasten. Ikasleak egoerak biziz eta erabakiak hartuz ikasitakoa, hori da benetako ikasketa. Honekin lotuta Manuel Rivesen ustez, ikaslea sortzailea da, ez jasotzaile hutsa. Bi iritzi honekin bat nator ni. Nik, Antzuolako eskolan ikasi nuen eta bertan guk bizitako esperientzien bitartez ikasi genuen, ez genuen azterketarik egin azken kurtsora arte, guk erabakitako gaiak lantzen genituen… Eta konturatu naiz ikasteko era zeharo ezberdin bat barneratu dudala, eta bizitza guztian ikasten jarraitzeko gogoa dudala.

Shankek beste gauza interesgarri bat aipatzen du elkarrizketan, haurrei gustatzen zaizkien gauzez baliatu behar garela irakasteko. Honek, bere bilobarekin frogatu du  bideojoko baten bidez posible dela matematika irakastea. Errekurtso hau ikaslearentzat askoz ere interesgarriagoa da betiko textu liburuak baino.

Amaitzeko, esan, beharrezko ikusten dudala IKTak hezkuntzan barneratzea, baina ez gaur egun dauden bezala, benetan baizik. Eta ez bakarrik IKTak, baita metodologia berriak ere. Nire ustez, urteetan liburuak aldatu diren arren, metodologia bera mantendu da ikasgai ezberdinak irakasteko. Haur Hezkuntzan fitxak beteaz eta lehen hezkuntzatik gora azterketak eginez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario