Nik ere euskaraz

domingo, 27 de mayo de 2012

Blogaren ebaluazioaren inguruko hausnarketa

Nerea Larrazabalek egin du nire blogaren ebaluazioa, eta ikusi dudanez oso nota ona jarri dit. 

Ez diot nota ona jarri didanari begiratuko, ondo dagoela suposatzen dudalako. Bai ordea nota hain ona jarri ez didanari, hau baita hobetu behar dudana.

jueves, 24 de mayo de 2012

Scratch - labirinto matematikoa

Orain arte ezagutzen ez genuen aplikazio hau dohainik jaitsi daiteke Internetetik, eta link honetan dago eskuragarri: http://scratch.mit.edu/ Oso programa intuitiboa da; hainbat aginte daude idatzita adreilu batzuen barruan eta adreilu horiekin gidoi moduko bat eratzean datza. Ez dira kodearen lerroak idatzi behar, bakarrik adreiluak hartu, arrastratu eta proiektu gainean askatu behar dira. Programak eskainitako elementuak konbinatuz eta instrukzioak emanez hainbat eratako jarduerak sor daitezke. Oso tresna aproposa iruditzen zaigu funtsezkoak diren matematikako zein beste arlo batzuetako kontzeptuak ikasteko.

miércoles, 16 de mayo de 2012

IKTak gure ikastetxean gauza interesgarriak egiteko erabiltzen ditugu

Hezkuntzan egiten den IKTen erabilera, nire ustez, oraindik ere egin beharko litzatekeenetik oso urrun dagoen arren, bada salbuespenik.

Ondorengo loturan Mungiako Lagarda Ikastetxeak egindako aurkezpen bat duzue.
Bertan, IKTekin lotuta egiten dituzten jardueren adibideak aurkezten dira:

IKTak gure ikastetxean gauza interesgarriak egiteko erabiltzen ditugu


Beste adibiderik ere aurkitu daiteke Inikaren web gunean.

domingo, 13 de mayo de 2012

Blogaren balorazioa

Lehenengo mailatik ikaskide eta lagun izan dudan Nerea Larrazabalen bloga baloratu dut:

miércoles, 9 de mayo de 2012

2. aplikazioa


Aukeratu dudan bigarren aplikazioa Voki izan da. Aplikazio honek avatar bat egiteko aukera ematen du. Oso programa erraza iruditu zait erabiltzeko. Avatara sortzeko jarraitu beharreko pausuak hauek dira: 
  1. Pertsonaia aukeratu.
  2. Aukeratutak pertsonaiaren gainean aldaketak egin: arropa, illea...
  3. Ahotsa gehitu: telefonoz grabatutakoa, testua idatzita, mikrofonoaren bitartez grabatutako edo ordenagailutik igota.
  4. Atzeko aldea aukeratu. 
4 pausu sinple hauek jarraituta, voki pertsonaia bat sortu dezakegu.

sábado, 5 de mayo de 2012

1. aplikazioa


Pixton aplikazioa da aukeratu dudan lehena. Aplikazio honek komikiak egiteko aukera ematen du. Nire ustez, oso aplikazio interesgarria da Haur Hezkuntzako ikasleekin erabiltzeko.

"La educación para el mañana" bideoa

Haur Hezkuntzako ikasketak hasteko arrazoietako bat bideo honetan agertzen den ideia batekin bat dator: hezkuntza sistema ordezkatu behar dela. Gaur egun kontzeptuak buruz ikasten, test erako azterketak erantzuten... jarraitzen dugu, XIX. mendean sortutako hezkuntza sistema bera mantentzen da.

Hasierako hezkuntza sistema honen helburua, industri-disziplinadun ikasleak heztea zen, enpresetan lan egiteko ohitura eta praktika onak izango zituzten pertsonak: ordurako heltzen direnak, eguna joan eta eguna etorri lan bera egiten dutenak, muturren aurrean duten kartel bat ere irakurriko ez dutenak...