Nik ere euskaraz

domingo, 13 de mayo de 2012

Blogaren balorazioa

Lehenengo mailatik ikaskide eta lagun izan dudan Nerea Larrazabalen bloga baloratu dut:
KATEGORIA
BALORAZIOA
 
Ikaslearen oharrak: koadernoan jasotzen diren apunteak, ideiak...


4 = oso ondo
Ohar ugaritasuna eta kalitatezkoak: norberaren gogoetak eta iruzkinak, azalpenak, adibideak, aipuak, irudiak...


  

Analisia eta gogoeta

4 = oso ondo
 Datuak azaltzen ditu.
Teoriarekin uztartzen du.
Idatzitakoaren analisia eta gogoeta egiten du. 


Sormena eta originaltasuna

3 = ondo 
Bloga originala. Ideiak, irudiak eta abar agertzen dira. Atal batzuk nahiko apal.


Atalen arteko lotura eta koherentzia

4 = oso ondo 
Irakurketa errazten duen egitura dauka. Loturak eta koherentzia zaindua.



Hizkuntzaren zuzentasuna

4 = oso ondo
Idazkera jasoa. Guxieneko akatsak. Garrantzirik ez dute.


 Aurkezpena

3 = ondo
Itxura zaindu du.


Goiko taulan ikus daitekeenez, kategoria guztietan ondo eta oso ondo balorazioak jarri dizkiot Nerearen blogari.

Ikaslearen oharrak atalean 4 jarri diot, idatzi dituen gogoeta eta iruzkinak ugariak eta kalitatezkoak iruditu zaikidalako. Adibideak ere argigarriak dira eta irudi ugari ere baditu.

Bigarren atalari ere lehenengoaren nota bera jarri diot. Idatzi duenaren inguruko analisia eta gogoeta egiten duelako, teoriarekin uztartuz.

Sormen eta originaltasunari dagokionez, nota majuagoa jarri diot: 3. Bloga nahiko originala dela iruditu arren, informazio gehigarri gutxi ikusi dudalako.

Atalen arteko lotura eta koherentzia zaindua duela uste dut, eta honek irakurketa errazten duela. Hau dela eta atal honi berriz ere 4koa jarri diot.

Blog guztia irakurri ondoren akats bakar bat ere ikusi ez dudanez, atal honi ere 4ko nota jarri diot.

Aurkezpenari dagokionez berriz, 3 jarri diot. Itxura zaindua duen arren, hobetu daitekeela iruditzen zaidalako. Blogari ez diot argi eta garbi ikusten den titulu bat jarri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario