Nik ere euskaraz

sábado, 5 de mayo de 2012

1. aplikazioa


Pixton aplikazioa da aukeratu dudan lehena. Aplikazio honek komikiak egiteko aukera ematen du. Nire ustez, oso aplikazio interesgarria da Haur Hezkuntzako ikasleekin erabiltzeko.


Oso era errazean egin daitezke komikiak aplikazio honekin, programak berak ematen dizkizu jarraitu beharreko pausuak. "Videos de entrenamiento" izeneko atal bat ere badu. Atal honetan, bideo ezberdinak daude ("cómo funciona", "escenas", "personajes"...). Hauek tutorial batzuk bezala dira, programa erabili aurretik ikustea komeni dena. Nik ikusi dut eta egia esan programa ulertzen asko laguntzen du.
Aplikazio hau erabiliz ikasleekin egin daiteken ariketetako bat ondorengo izan daiteke: irakasleak komiki sinple bat sortzen du eta ikasleei eskatzen die pertsonaien arteko solasaldien inguruan gogoeta egiteko eta guztien artean solasaldia zein izango den erabakitzen dute eta komikia osatzen dute.

Adibidez:

Pixton aplikazioak ematen duen beste aukeretako bat gure argazkiak erabiltzearen da. Honekin lotuta, gelan egin daitekeen beste ariketa bat bururatu zait: ikasle guztien artean istorio bat pentsatu, gelan istoria osatzeko beharrezko argazkiak atera eta komikia sortu.

Komikiez gain, avatarak sortzeko aukera ere eskaintzen du Pixton aplikazioak. Hau interesgarria izan daiteke ikasle bakoitzak bere avatara sortzeko eta beraien artean dituzten berdintasun eta ezberdintasunak antzemateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario