Nik ere euskaraz

miércoles, 9 de mayo de 2012

2. aplikazioa


Aukeratu dudan bigarren aplikazioa Voki izan da. Aplikazio honek avatar bat egiteko aukera ematen du. Oso programa erraza iruditu zait erabiltzeko. Avatara sortzeko jarraitu beharreko pausuak hauek dira: 
  1. Pertsonaia aukeratu.
  2. Aukeratutak pertsonaiaren gainean aldaketak egin: arropa, illea...
  3. Ahotsa gehitu: telefonoz grabatutakoa, testua idatzita, mikrofonoaren bitartez grabatutako edo ordenagailutik igota.
  4. Atzeko aldea aukeratu. 
4 pausu sinple hauek jarraituta, voki pertsonaia bat sortu dezakegu.


Nik, aplikazioa hau, aurreko ikasturtean izan nuen ikasgai bat garatzeko erabiliko nuke, "Pensamiento reflexivo" izenekoa, hain zuzen ere. Ikasgai honetan, haurrei pentsatzen irakasteko beharrezko ezagutzak eta ariketak ikasi nituen.

Sortu dudan pertsonaia "Pentsatzeko txokoa" aurkezteko erabiliko nuke. Baita, txoko honetan egingo ditugun ondorengo ariketak aurkezteko ere. Sortu dudana Roig izeneko extralurtar bat izan da. Nire helburua, haurrek pertsonaia hau ikusten duten bakoitzean pertsatzeko txokoarekin lotzea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario