Nik ere euskaraz

sábado, 5 de mayo de 2012

Ordenagailuak (mindomo bidezko aurkezpena)

Lehenik eta behin, azaldu nahiko genuke gure ikerketa lana ordenagailuen inguruan jorratu dugula. Izan ere, ezin dugu ahaztu gaur egun hezkuntzan ordenagailuek duten eragina, beraien erabilerak ekar ditzakeen onurak, ikasteka teknika ezberdinak, hezkuntzaren didaktikarako sortu diren programa ezberdinak… Beraz, honen aurrean ordenagailuen gaia lantzea benetan garrantzitsua dela iruditzen zaigu.


Hasiera batean, gure ikerketa lana hiru puntu nagusitan banatu dugu: Alde batetik, ordenagailuek historian zehar izan duten bilakaera aztertu eta ikertu dugu. Ordenagailuek pairatu dituzten belaunaldi ezberdinak azaldu ditugu lan honetan. Egia esan behar bada, harrigarria da urte gutxi batzuetan izan duten bilakaera. Bestetik, gaur egungo ordenagailuetan ere zentratu gara. Mota ezberdinak sailkatzeaz gain, guri benetan axola zaigun atala garatu dugu gehienbat: Hezkuntzaren alorra hain zuzen. Europan indarrean dauden proiektu ezberdinak azaleratu ditugu. Honetaz aparte, hezkuntza metodologia berrian barneratu gara, hau da, eskola 2.0 proiektu berria zertan datzan azaldu dugu, programak dakartzan puntu ezberdinak erakutsi ditugu… Esan genezake, atal honi eman diogula garrantzia gehiena. Azkenik, ordenagailuek etorkizunean izan dezaketen bilakaera izan dugu aztergai. Nahiz eta oraindik ezin den jakin ordenagailuen eboluzioa noiz eta nolakoa izango den, hainbat artikulu eta bideo ikusirik gure gogoeta egin ahal izan dugu. Horrenbestez, interesgarrienak iruditu zaizkigun artikulua eta bideoa itsatsi ditugu gure ikerketa lanean.

Beraz, hauxe izango litzateke gure ikerketa lanaren eskema edota sarreratxoa. Aipatu beharra dago, informazio ugari eskuratu ahal izan dugula, hala nola, artikulu ezberdinak, bideoak, web orri ederrak eta abar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario