Nik ere euskaraz

sábado, 5 de mayo de 2012

"La educación para el mañana" bideoa

Haur Hezkuntzako ikasketak hasteko arrazoietako bat bideo honetan agertzen den ideia batekin bat dator: hezkuntza sistema ordezkatu behar dela. Gaur egun kontzeptuak buruz ikasten, test erako azterketak erantzuten... jarraitzen dugu, XIX. mendean sortutako hezkuntza sistema bera mantentzen da.

Hasierako hezkuntza sistema honen helburua, industri-disziplinadun ikasleak heztea zen, enpresetan lan egiteko ohitura eta praktika onak izango zituzten pertsonak: ordurako heltzen direnak, eguna joan eta eguna etorri lan bera egiten dutenak, muturren aurrean duten kartel bat ere irakurriko ez dutenak...


Orduan, lantegien martxa imitatzen zuten eskolak, eta gaur egun ere honela jarraitzen du: ikasleak ordurako heldu behar dira gelara, txirrinak sarrera eta irteera orduak markatzen ditu, irakaslea fabrikako nagusi gisa tratatu behar da... Ameriketako "yellow bus" izeneko autobusean haurrak ikastolara eramatean, hauek lan-mundura ohitzen ari dira.

Hasiera batean hezkuntza sistema lantegietarako esku-lanaren ornitzaile izateko sortu bazen ere, gaur egun ez du funtzio hori. Hau dela eta esaten da hezkuntza sistema zaharkituta dagoela.

Bill Gates-ek ere gauza bera pentsa duela argi geratzen da berak esandako hitz hauetan: "no podemos reformar el sistema educativo, debemos reemplazarlo".

Argi dago, gaur egungo sistemak etorkizunerako baino lehenerako hezten dituela ikasleak.

Irakaskuntzak lortu beharko lukeena pentsatzeko gai diren haurrak heztea da, nire ustez, eta gaur egungo curriculumuean aspektu hau agertu arren, ez dut uste hezkuntza sistemak ezer egiten duenik honen alde.




No hay comentarios:

Publicar un comentario