Nik ere euskaraz

domingo, 27 de mayo de 2012

Blogaren ebaluazioaren inguruko hausnarketa

Nerea Larrazabalek egin du nire blogaren ebaluazioa, eta ikusi dudanez oso nota ona jarri dit. 

Ez diot nota ona jarri didanari begiratuko, ondo dagoela suposatzen dudalako. Bai ordea nota hain ona jarri ez didanari, hau baita hobetu behar dudana.


Lehenengo ikusi dudana, gogoeta sakonagoen falta da. Agian, moodle-en artikulu asko zeudenez, eta hauetako asko iruditu zitzaizkidanez interesgarriak, gogoeta orokorrak egin ditut, konkrezio haundirik gabeak.

Bigarren ikusi dudana ortografia eta puntuazioa "akatsen" kontua da. Nereak bere balorazioan esaten duen moduan, nahi gabe egindako akatsak dira. Eta puntuazioari dagokionez, egia da, agian, gehiago begiratu beharko dudala hemendik aurrera blogean jartzen ditudan sarrera berrietan.

Azkenik, itxurari dagokionez, ni konturatu ez banintzen ere, Nereak arrazoi guztia duela iruditzen zait. Ni blog "polit" bat egiteko asmoarekin kolorea, letra mota... aldatu dizkiot, baita diseinu orokorra ere. Baina, jarri dizkiodan atzeko marrazkiak, eta koloreak, beharbada ez du IKTen inguruko blog bat delaren itxurarik ematen.

Egia esan asko eskertzen diot Nereari egin didan balorazioa. Oso ondo baloratu didalako alde batetik, eta gutxiago baloratu dizkidan atal horrek hobetzeko beta eman didalako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario